Igerabide Sarasola, Juan Kruz
Mailu Isila hiru zatitan banaturiko ibilbide bat da, lehen zatia, maldan behera doa, errealitate gordinera, bigarrena, maldan gora, goi-arnasaren bila, bi alde horietan, euskal poeten eta munduko poeten oihartzunez beterik daude poemak. Baina ibilbide hori, behera zein gora doalarik, ez da lineala, gora-nahiak eta behera-beharrak txirikordaturik daude, antzinako arkanoan bezalaxe (bi suge txirikordaturik, edo, gauza bera, estilizatuagoa: Taoren irudi biribila, hain modakoa). Txirikorda horren baitan jaiotzen da hirugarren zatia, egunerokotasun gordinari lotua eta, aldi berean, goi-kiriken egarri, etengabe kontzientzia mailukatuz, mailu isil, ironia eta errukia elkartzen diren euripean.
Has añadido la cantidad máxima disponible.