Apokalipsirantz: geroaren historia politikoa. 1. Lehenaren historia: kolonialismoa eta nekropolitika

Gabilondo, Joseba

22,00€ 20,90€
Avui -5% en llibres
22,00€ 20,90€
Avui -5% en llibres
Entrega a domicili o recollida a botiga

Compra ara i ho rebràs dimarts 1 desembre

Aquest producte no està disponible. Si us plau, selecciona una altra opció.
Payment methods icons
Payment methods icons
 

Compra segura.

 

Entrega en 1-2 dies laborables.

 

Devolucions gratuïtes fins al 17/01.

 

Registra't i gaudeix de descomptes en cada compra.

 

Enviament gratuït a partir de 19€.

 

Productes de robòtica: no s'accepten devolucions a la botiga. Contacta amb atenció al client.

Descripció

Antropozenoak eragin duen mundu-krisi orokorraren ondorioz, filosofiaren egungo galderarik garrantzitsuenetako bat zera da: «nora goaz?». Liburu honek proposatzen duen erantzuna «apokalipsirantz goazela» da, ez du apokalipsia zentzu teleologiko edo eskatologiko batean proposatzen, ezta zentzu katrastofista batean ere. Aitzitik, kontzeptu filosofiko berri bezala proposatu nahi du: apokalipsiak «errebelazioa» esan nahi du eta, beraz, «modernitatearen errebelaziora goaz», hots, oraindik ere ulertu ez dugun gure «lehenaldiaren geroaldia» den errebelaziora. Horretarako, saio honek argudiatzen du modernitateak eragindako lehen apokalipsia, kolonialismo europarrarena (XVI-XX, 70 milioitik gorako hilketa), berriro ere bisitatu eta aztertu behar dela eta, zehazkiago, bertan filosofiak izan duen zeregin zentrala. Horregatik, lan hau «geroaren historia bat» da: XVI. mendean hasten den geroaldiaren historia bat eta, aldi berean, historiaren filosofia berri bat. Aurrerago argitaratuko den beste liburu batek «orainaldiaren eta geroaren historiak» (XX-XXI) azalduko ditu. Saio honek modernitateko filosofo garrantzitsuenetako batzuen lana aztertzen du: Moro, Spinoza, Kant, Hegel eta Marx. Mororen Utopia-tik (1516) Marxen Kapital-era (1867-) 350 pasa urte daude. Beraz, liburu honek aztertzen du europarrek modernitatea filosofiaren bidez nola eraiki duten eta mundu ez-europarrak modernitate horri nola erantzun dion 350 urte horietan. Hala, modernitate filosofikoak historia, politika eta subjektu propioak sortu eta zilegitu dituela azaltzen du lan honek, baina egundainoko historia moderno gehienek ez bezala, «Europa, zientzia, arrazoia, gizabanakoa, egia, humanismoa eta abar» modernitatearen erdigunean kokatu beharrean, bortizkeria inperialista-koloniala ezartzen du. Hala, modernitatearen diskurtsoaren erdian bortizkeriazko zartadura edo pitzatze ontologiko bat paratzen du saioak eta, beraz, arrazoi modernoa bortxazko arrakala bezala birdefinitzen du. Joseba Gabilondo irakasle erretiratua da. AEBetako hainbat unibertsitatetan irakatsi du: Bryn Mawr College, University of Florida, University of Nevada, Reno, eta Michigan State University. Duke University-n eta Columbia Unibersity-n ere irakasle gonbidatua izan da, eta baita ikerketa bekaduna Oxford University-ko European Studies Centren. Euskal literaturari, espainiar nazionalismoari, globalizazioari eta populismoari buruzko hainbat libururen egilea da euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz, bere hainbat liburu hizkuntza horietara itzuliak izan dira halaber. Besteren artean hauek aipa daitezke: Nazioaren hondarrak: euskal literatura garaikidearen historia postnazional baterako hastapenak (1978-2000), (2006), New York-Martutene: euskal postnazionalismoaren utopiaz eta globalizazio neoliberalaren krisiaz (2013, Euskadi Literatura Saria), Globalizazioak eta Erdi Aro Berria: diferentzien itzulerak (2015, Unamuno Saiakera Saria), Before Babel: A History of Basque Literatures (2016), Populismoaz: Subiranotasun globala eta euskal independentzia (2017), España postimperial: Ideologías del imperio restaurativo (2024). Egun, Floridan ikertzen eta idazten jarraitzen du.

Fitxa tècnica - Apokalipsirantz: geroaren historia politikoa. 1. Lehenaren historia: kolonialismoa eta nekropolitika

Tipus de producte: Llibre
Pàgines/Fulls: 377
Any d'edició: 2026
Col·lecció: Serie de Filosofía
Idioma: Euskera
Tipus de tapa: Tova
EAN: 9788413198194
Referència Abacus: 1621917.40
Editorial: Universidad País Vas
Apokalipsirantz: geroaren historia politikoa. 1. Lehenaren historia: kolonialismoa eta nekropolitika

Apokalipsirantz: geroaren historia politikoa. 1. Lehenaren historia: kolonialismoa eta nekropolitika

Gabilondo, Joseba

22,00€ 20,90€
5% descompte

Troba una botiga

Consulta la disponibilitat de productes a la teva zona