Libros de narrativa contemporánea española

Barrikadak
Hoy -5% en Libros

Zubizarreta, Patxi

Bost pertsonaia, bost bizitza, bost kontakizun: bost ikuspuntu egoeraz hobeto jabetzeko. Bost bagoi, liburu hau den tren espresari maisuki lotuak. Norabide argia: irakurlearengan lilura piztea. Eta galderak: hogei urte eta gero, sufrimenduak hor dirau, zer aldatu da?, onerako?, txarrerako?... 80ko urteetan kokatua dago istorioa, bakardadea are bakardadeago egiten duten Gabonetan. Barrikada bat dago Ordizian, espresaren bidean traban. Gauza ikusgarria da pneumatiko errez eta era guztietako tramankuluz egindako barrikada. Ikusteko modukoa. Kontakizunean aurreratu ahala, beste barrikada batzuk bistaratuko dizkigu Zubizarretak, Antton Olariagaren irudizko narrazioa lagun duela, bere irudimenetik sortutako pertsonaien baitan. Eta irakurleon baitan?
11,00€ 10,45€
Has añadido la cantidad máxima disponible.
Zorion perfektua
Hoy -5% en Libros

Lertxundi, Anjel

Atentatu baten lekuko izan da hamasei bat urteko neska bat. Neska horrek berak kontatzen ditu hurrengo hogeita lau orduak, inguruan eta bere barruan gertatzen diren hausturak eta hausnarketak jasoz, autoreak suziri distiratsuen beharrik gabe, maisuen moduan darama irakurlea ezin utzizko hari batean. Sistema orokortzaile eta arauemaile guztiak pitzatu direlarik, gizakia babesgabeago sentitzen da, kontzientzia baino ez zaio geratzen, uneoro erabaki beharrak, uneoro posizio hartu beharrak atsekabetzen du, ezmezean jartzen, baina, aldi berean, libreago egiten du. Kontzientziaren nagusitasunaren aroa da, izan ere, «kontzientziarik ez bagenu, animalia huts ginateke, zorion perfektu halako baten jabe», nobelako pertsonaia batek esango lukeen bezala. Nobela morala da Zorion perfektua, Camus, Sciascia edo Dürrenmatt-ek landu zuten tradizioan kokatua, etika eta estetika txanponaren bi aldeak direla eta bi alde horiek elkarrengandik aldendu nahi ez dituela sinetsita bizi den idazle batek idatzia. Beste bide bat iragartzen ote du nobela honek Lertxundiren nobelagintzan? Akaso bai, nork daki... baina printzipio argi bati erantzuten diola esan behar da aldez aurretik: kontatu nahi den historiari dagokion soinekoa josi behar zaio.
13,50€ 12,82€
Has añadido la cantidad máxima disponible.
Peaceful soldadua
Hoy -5% en Libros

Morpurgo, Michael

Thomas Peaceful mutil gazteak, denboran atzera eginik, haurtzaroari begiratzen dio Lehen Mundu Gerrako gudu-zelaietatik, eta, haren oroitzapenak, landa alde barrenean izandako familia-bizimoduaz zipriztinduta daude. Baina, erlojua, tiki-taka etengabean dabil, eta, Tommo-k zenbat eta luzaroago jardun iraganeko gauzak oroitzen, orduan eta hurbilago du gertakizun dagoen eta bizitza betiko aldatuko dion zerbait. ''Erretratu bizi eta hunkigarria, lagunkidetasuna, kemena, xalotasuna eta basakeria sakon-sakonetik deskribatzen dituena''. Telegraph ''Bihotz-bihotzetik idatzitakoa, orriz orri su eta gar dirauena''. Observer ''Elegiazko eleberri erdiragarria, Lehen Mundu Gerrako lubakietan borrokatu zen mutil gazte soldadu bati buruzkoa''. Daily Mail ''Berotasunez eta atsekabez bor-bor dagi, eta suharki adierazten hil barik irautearen edertasun baliotsua''. Sunday Times
19,50€ 18,52€
Has añadido la cantidad máxima disponible.
La broma final
Hoy -5% en Libros

G. Rivas, Rafael

Esta es una novela explosiva sobre los resortes psicológicos más inaccesibles de la mente humana. La narradora, una joven enfermera con una vida estable, es presa de impulsos incontrolables a partir de uno de esos flechazos que solo pueden suceder en esa etapa vital. Esto la sumerge en un torbellino de experiencias y hechos escabrosos que jamás hubiera imaginado, en un oscuro vórtice del que parece imposible escapar.Así, siguiendo el ritmo de la música alternativa que marca la historia y estructura cada capítulo, Rafael G. Rivas nos plantea el conflicto al que se enfrentan las personas que deciden caminar fuera de los márgenes. O volver al redil de la normalidad social o dejarse llevar por el lado más bestia de la vida, he ahí el dilema al que tendrá que dar solución, si es que es posible.
20,00€ 19,00€
Has añadido la cantidad máxima disponible.